XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

JAINKOA GIZONEKIN IBILKI

Duela lau milako bat urte, bazen, Mezopotami eskualdean, Ur deitu herrixka bat.

Handik abiatuko da, handik hasiko da Jainko populuaren istorio miragarria.

Denbora heietan, Europak ez zuen deus eiterik oraikoarekin.

Orduan ez zen ere aipatzen Frantzia, Suisa edo Belgika.

Karlos-handia baino lehen-lehenago zen, basagudari oldeak agertu aintzin, Erromanoak baino urte ainitzez lehenago.